lunes, 21 de diciembre de 2020

SANTO TOMAS EGUNA

 


Gaur abenduak 21ean, ohitura den bezala, Tomas Deuna edo Santo Tomas eguna ospatzen da Bilbon eta Donostian batez ere. Ehundaka urte dira feria hau ospatzen dela gabonak baino lehen. Zergatitk? Baserritarrek hirikoentzako produktuak ekartzen dituztelako. Hau da, hirietan, aintzinean, aurkitu ezin ziren produktuak saltzen zituzten Santo Tomas eguenan. Holan, hirietako biztanleek eguberriko afariak eta bazkariak prestatzeko lehen kalitatezko lehengaiak zituzten: indabak, kapoiak, oiloak, txerrikiak, piperrak....

Gaur egun, erabat desberdina dugu egun hau. Jai egun batean bihurtu da. Lagunekin eta familiarekin disfrutatzeko eguna. Bertan duela asko kusten ez dituzun lagunekin topo ahal izateko gune aproposa. zozketak egiten dira. Orain dela urte batzuk, bai Bilbon, bai Donostian ere Txerri bat zozketatzen zen. Kasua da, txerria hainbeste jendearekin urduri ipintzen zela eta behintzat Bilbon debekatu egin zen zozketa eta zozketa egin baino lehenagoko animalia gisajoarekin egiten zen kalejira. Donostian, jarraitzen duta txerria zozketatzen. 


Badago oraindik berta saltzen diren produktuak erosten dituena, nahiz eta gaur egun edozein auzoko supermerkatuetan edo dendetan erosi ahal izan. Santo Tomas ferian aurkezten diren produktuak zuzenean baserrietatik datoz edota eskuz egindako artesania da. Hau da, kalitate handiko produktuak eskeintzen dituzte. 

Bestetik, jai eguna bihurtu denez Santo Tomas, sagrados eta taloak nagusi dira. Musika dago alde guztietatik. Trikitixa, panderoa eta alboka entzun daitezke alde zaharreko kaleetatik. Oso egun alaia eta polita izaten da. Duela urte batzuk, Bilbo aldean, Oskorri taldeak zuzeneko kontzertu bat eskeitzen zuen urtero abesti zahar eta tradizional berrezkuratuekin. Bilboko Konpartsak ere kontzertuak eta ekitaldiak antolatzen zituzten arratsalde partean eta gau partean. 

Aurten ezin izango dugu egun hau behar bezala ospatu Covid 19 dela eta, baina ziur nago hurrengo urtean, 2021.ean, ospatu ahal izango dugula. 









No hay comentarios: